XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jolasak eta kirolak Vikingoak olgatzen dira lan egiten duten eran, sakonki ihardunez ahitu arte.

Eguraldi latzak odola berotzeko beharra eskatuko balu bezala.

Brattahlid-en garrantzitsuena zaldi-borroka da.

Beren jabeek gidatuta, bi hazitarakok, behor baten ikuspegiz urduri, elkarren kontra borrokatzen dute amorruz.

Hozkadak, ostikadak.

Eraso guztiak zilegiak dira.

Jabeek txapeldunak zirikatu eta garrazten dute beren aldarte gudakoia, hedeen eta ziritxoen kolpez.

Batzutan gertatzen da gizon batek ostikoa hartzen duela edo hozkak bizkarra zanpatzen diola.

Eta gertaera hauek ez dute jendea ikaratzen, baizik eta etengabeko barreak eta txantxak sortarazten dituzte.

Hazitakoak erakutsi duen borrokarako trebetasunak jabearen ohorea baieztatzen du, eta txapeldun baten porrokaldiak bere jabearen hondamen nigargarria erakusten du.